XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Sailkapena: Kontratuaren gutxigorabeherako aurrekontuaren guztirakoa 25.000.000 PTAtik gorakoa izan dadineko loteei buruzko lehiaketan parte hartu dezaten lehiatzaileek, honako sailkapen hauek ziurtatu beharko dituzte:

III Taldea, 8 Azpitaldea (lehen C Taldea, 3 Azpitaldea).

B) Kategoria: 25.000.000 PTAtik gorakoa eta 50.000.000 PTAtik beherakoa izan dadinean zenbatekoa.

C) Kategoria: 50.000.000 PTAtik gorakoa eta 100.000.000 PTAtik beherakoa izan dadinean zenbatekoa.

D) Kategoria: 100.000.000 PTAtik gorakoa izan dadinean zenbatekoa.

Bulegoak: Proiektua, Administrazio Oinarri-arau Partikularren Plegua eta kontratua hobeto ulertzeko ezagutzea komeni deneko gainontzeko agiriak, Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzan daude lehiatzaileen eskuragarri, Wellingtongo Dukea Hirib., 2, beheko oina, Gasteiz.

Eskaintzak aurkezteko epea eta lekua: Administrazio Klausula Partikularren Pleguko eraskinean ematen den ereduaren arabera bete behar diren eskaintza ekonomikoak, eskutan aurkeztu beharko dira edo EKAko 100. atalean ezartzen den moduaz baliatuz, Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzan, 1992ko otsailaren 25eko 10:00 orenak baino lehen.

Eskaintzak aurkezteko ekintza publikoa Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzaren Bilera Gelan egingo da, 1992ko otsailaren 25eko 12:00 orenetan.

EKAko 100. atalean ezartzen denaren araberako eskaintzaren bat jasotzea gertatuz gero, 1992ko martxoaren 9ko 12:00 orenetan egingo da aipatu den agertarazketa hori.

Presatasunezko deklaratzea: Kontratazio Organuaren 1991ko azaroaren 28ko Erabakiz, Presaz Izapidetu beharrekotzat deklaratu da espediente hau.

Vitoria-Gasteiz, 1992ko otsailak 6.

Ondare eta Kontratazio Zuzendaria, JOSE MIGUEL GARCIA GOMEZ.